ASTEBURUKO AGENDA (30-31-1)

(31) Gabon Zahar Feria Elgoibarren. Gazta, fruta, barazki eta lore erakusketa eta lehiaketa, Eusko Label saiheskiz egindako pintxoen dastatzea, animalien erakusketa eta askozaz gehiago izango da larunbatean, 08.30etik aurrera eta egun osoan zehar Nafarroa Plaza eta inguruetan.
(30-31) Eibarko Artisautza Azoka. Eibart Eibarko Artisau Elkarteak aurten zazpigarren Gabonetako Artisautza Azoka egingo du, urteak aurrera doazen heinean ohitura bilakatu dena. Urtero bezala, merkatua Eibarko Bizikleta Plazan kokatuko da.
(30-31) Gabonetako Haur Parkeak. Neska-mutilek Gipuzkoako hainbat herritan gozatu ahal izango dute haur parkeez Donostian, Tolosan, Zarautzen, Lasarte-Orian edota Eibarren, besteak beste, eskaintzen dituzten ekintzez.
(30) Hondarribiko Jaiotza Biziduna. 19.30ean herriko harresietan egingo dute Jaiotzaren antzezpena, non 40 lagunek parte hartuko duten. Muntaia ikusgarria izango da, izan ere argia eta hotsa uztartuko dituzte.
