Bi Tartean elkarteak opariak zozkatuko ditu

2011/12/29
Zumarraga eta Urretxuko merkatariek opariak egingo dituzte Errege bezperan

Zumarraga eta Urretxuko Bi Tartean merkatari elkarteak opariak zozkatuko ditu urtarrilaren 5ean. Egun hori iritsi bitartean bazkide diren dendetan erosketak egiten dituzten bezeroek txartel batzuk jasoko dituzte eta Zumarragako Jai Alai kalean kokatzen den Errege Magoen zakuan sartu beharko dituzte. Denda ezberdinek eskainitako 19 opari zozketatuko dituzte. Guztiak ikusgai daude Zumarragako Jai Alai kaleko 11. zenbakian dagoen erakusleihoan. Zozketa leku horretan egingo dute urtarrilaren 5ean, 18.00etan.

2011 Gipuzkoamarket Eskubide guztiak babestuta