ASTEBURUKO AGENDA (urtarrilak 6, 7 eta 8)

2012/01/05
Atzean utzi ditugu Gabonak, baina ondo pasatzeko hainbat posibilidade utziko ditu urteko bigarren asteburuak. Debara merkatura joateko aukera izango dugu, txakurrarekin batera korrika egiteko parada izango da Jaizkibelgo magaletan, astoa bezalako animalia sinpatikoa ikusi ahal izango dugu Lazkaon eta dantza egiteko aukera izango dute txikienek Elgetan.

(7) Soro Feria Deban. Gabonak eta gero, lehen larunbatean, Soroa Feria edo Urte Berriko Feria antolatzen dute Deban. Aurten ere, baserriko produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da, baita fruitu eta barazkien lehiaketa, gaztarena ala eztiarena. Nola ez, baserriko abereak ikusteko aukera ere izango da kioskoan. 
(7) Disko Festa Elgetan. Gabonetako programaren barnean, hamar urtetik gorako mutil eta neskek eskeletua mugitzeko aukera paregabea izango dute larunbatean, udalak antolatuta,  Espaloia Kafe Antzokian. Bi euro balioko du sarrerak.
(8) Kanikrosa Jaizkibelen. Duela gutxi sortu berri den Euskanikross Kirol Elkarteak antolatuta, igande goizean, 11.30tik aurrera, jokatuko da  lasterketa berria Jaizkibelgo mendian zehar. Zazpi kilometro izango ditu eta modalitate honetan ohizkoa den bezala, txakurrarekin batera korrika egingo dute parte hartzen duten guztiek.  
(8) Egiptora Ihesaldia eta Astotxo Eguna Lazkaon. Astoen Gipuzkoako txapelketarekin batera, Familia Sakratuak Egiptora egindako ihesaldia antzeztuko dute herrian igandean. 1652. urtetik dirauen festa da Lazkaokoa.

2011 Gipuzkoamarket Eskubide guztiak babestuta