Asteburuko agenda (14-15)

(14-15) San Antoneko festak Getarian. Festa herrikoiak Getarian San Antonioren omenez. Bertakoentzat zuzendutako festak dira eta ekitaldi desberdinak antolatu dituzte, edozein adineko jendearentzat aproposak direnak. Nabermentzekoa da Txakolinaren Eguna, San Anton egunean ospatuko dena. Egun horretan denboraldiko txakolin berria presentatu eta daztatuko da. Omenaldia egingo zaie edari honekin zerikusia duten pertsona eta elkarteei.
(14) Bigarren eskuko merkatua Donostian. Amara Zaharreko auzoan 40 stand jarriko dira bigarren eskuko artikuluekin. Prezio onean egongo dira mota guztietako produktuak, hala nola, liburuak, arropa, jostailuak, dekorazio artikuluak, kirol materiala, elektronika...
(14) Azoka Tolosan. Produktu autoktonoak salduko dira Tingladon; atzerriko produktuak eta arropak Euskal Herria plazan; eta loreak eta landareak Barazkien plazan.
(14-15) Dock of The Bay. Zinema dokumentalaren eta musikalaren erakustaldia Donostiako eszenatoki desberdinetan. Aurtengo edizioan, estreinatu gabeko filmak eta euskal dokumentalak egongo dira Dock of The Bay jaialdian. Gainera, bosgarren urteurrena denez, bestelako ekintzak egongo dira.
