Higer elkartearen 3.000 euroak, Arantxa Carrillorentzat
2012/01/03
Urtarrilak 5 arte gastatu ahal izango du saria elkarteko kide diren dendetan
Arantxa Carrillo hondarribiarra izan da Higer Merkatarien Elkarteak zozketatu duen 3.000 euroko erosketaren irabazlea. Matxin de Artzu kalean dagoen A-Dos arropa dendan jaso zuen Arantxak irabazle atera den boletoa. Denda honetan ohizko eroslea da Arantxa. Hondarribikoak bere seme-alabekin batera jaso zuen saria eta urtarrilak 5 arteko epea izango du 3.000 euroak gastatzeko Higer elkarteko kide diren 31 dendetan. Bakoitzean gehienez 300 euroko gastatu ahal izango ditu.
