Mari Carmen loradendak Errenkoaldeko Gabonetako saria irabazi du
2012/01/10
Errenteriako Merkatari Elkarteak erakusleiho hoberena hautatu du

Mari Carmen loradendak atera da garaile Errenterian antolatzen den Gabonetako erakusleiho txapelketan. Loradendaren arduradunak Julen Mendoza alkatearen eskuetatik jaso zuen 300 euroko saria eta udalak eskaintzen zuen plaka. Errenkoaldeko lehendakaria, Imanol Iparragire, sari banaketan ere azaldu zen.
16 saltokik parte hartu zuten txapelketaren aurtengo edizioan: Udimar mertzeria, Federopticos Oarso-Biteri, Valentin Foto Bideoa, Federopticos Oarso-Beraun, Bambola bitxi denda, Rodriguez botika, Casamayor, Marigorri, Mari Carmen loradenda, Naïf, Osina Ekodenda, De la Rosa estilistak, Naiz, Ikusi Makusi eta Hache Boutique.
