Lasarte-Oriak kultura eta merkataritza uztartu nahi ditu
2012/01/10
Ekintza kulturalak antolatu nahi dituzten saltokientzako deialdia ireki du Udaletxeak
Kultur Kale Zikloa izena duen ekimen berria jarri dute martxan Lasarte-Oriako udaletxeak eta Xpressionk! Kultur Elkarteak. Ekintza kulturalak kalera eta saltokietara mugitzea da ideia honen funtsa. Helburu hori lortzeko deialdi bat ireki da parte hartu nahi duten Lasarte-Oriako saltokientzat zuzenduta. Gainera, arte lanak beren lokaletan ikusgai jarri nahi dituzten merkatariek antolatzaileen laguntza jasoko dute. Informazio gehiago lortu daiteke kultura@lasarte-oria.org helbide elektronikoaren bitartez edo 943 376181 telefonoan.
