Ibarrako merkatariek erosketa-txartelak zozkatuko dituzte

2012/01/12
Gabonetako sarien zozketa ospatu berri da

Gabonetako erosketa txartelen zozketa ospatu berri dute Ibarrako merkatariek. Banatutako sariak elkartearen saltokietan erabaltzeko diru kantitate desberdinetako hiru txartel dira. Saritutako zenbakiak hauek izan dira: 2.159 (100 euroko txartelarekin sarituta), 5.201 (200 euroko saria) eta 1.122 (300 euro). Saria lortu dutenek 943670244 telefonora deitu behar dute urtarrilaren 23a baino lehen eta saritutako txartela erakutsi behar dute, bestela ezin izango dute saria jaso.

2011 Gipuzkoamarket Eskubide guztiak babestuta