Ordiziako merkatariak Etiopiarekin elkarlanean

2012/01/03
‘Ordiziatik Etiopiara’ da kanpaina solidarioaren leloa

Ordiziako merkatarien elkarteak diru publikoa bildu nahi du nolabait Etiopia eta Goierriko herriak batzeko. Ordiziarrek denda solidario bat ireki dute eta bertan Etiopia Utopia Fundazioaren produktuak salduko dira. Modu berean, Mandri Afrika Fundazioaren erakusketa ikusgai izango da bertan. Gainera, Ordiziak ‘Zure Gabonak paperaz bildu’ programa martxan jarri du. Dendan opariak paperaz bilduko dira euro baten truke eta jasotzen den dirua Etiopian eskola bat irekitzera bideratuko dute.

Bestalde, Ordizian elkarteak erakuslehio lehiaketa bat antolatu du. Bere web orrialdean parte hartzen duten 18 komertzioen erakuslehioen argazkiak ikus daitezke eta herritarrek web orrialdearen bidez bozkak eman ditzakete. Ordenagailu eramangarri baten zozketan sartuko dira bozkatzen duten guztiak.

2011 Gipuzkoamarket Eskubide guztiak babestuta