POLLOE Servicios funerarios - Hileta-zerbitzuak

Informazioa
POLLOE, hileta-zerbitzuak ematen dituen udal enpresa, bi zerbitzuak bat egitearen ondorioa da: garai bateko Zorroaga udal hileta-zerbitzua eta Udalaren hilerri-zerbitzuen kudeaketa zerbitzuak, hain zuzen. Donostiako Udalak donostiarrei ahal denik eta hileta-zerbitzurik onena eskaintzeko sortu duen baliabidea da.
POLLOE, Udalaren hileta-enpresa bakarra, Donostian hileta-zerbitzu integrala eskain dezakeen bakarra ere bada, horretarako beharrezko diren osagai guztiak ditu-eta:
- Hileta zerbitzuak
- Tanatorioa
- Errausketa-labea
- Hilerriak (Polloe, Altza eta Igeldo)
- Bestelako zerbitzu osagarriak (loreak, egiaztagiriak bideratzea, eskelak, e.a.)
Deitzen diguten lekuetara joango gara: ospitaleak, etxe partikularrak, egoitzak, Donostiako edozein lekutara, bertako auzoetara eta baita Donostialde osora ere (Pasaia, Errenteria, Lasarte, etab.).
Arreta-Zerbitzu iraunkorra, eguneko 24 orduetan.
Aseguru konpainia guztiekin gaude harremanetan: bezeroak aukeratzen du
Lehenengo deia, Polloeri. Handik aurrera, gu arduratuko gara guztiaz.
Eskaintzak
Eskaintzarik ez.
Nobedadeak
Nobedaderik ez.











Iruzkin berri bat argitaratu