Zer da Gipuzkoa Market
Dendak eta profesionalak
GipuzkoaMarket.com Gipuzkoako dendak eta profesionalak bere produktu eta zerbitzuen eskeintzak aurkezteko eta gipuzkoarren eta beste bisitarien eskaerei erantzuna emateko duten web orrialde berritzaile bat da. Internet, gerturako merkataritza eta partikularrei zuzendutako dendek marketing tresna eta bezeroekin harremanetarako erabil dezatela bultzatzen du.
Erabiltzaile partikularrak
Erabiltzaileek beste erabiltzaileekin iritziak partekatu dezakete eta harreman zuzena izan dendari eta profesionalekin. Gipuzkoan non konparatu eta gure intereseko diren produktu eta zerbitzu egokienak aurkitzeko leku bat.
Gipuzkoako Bazkundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Jakintza Gizartea sailaren babespean.
Gipuzkoako Bazkundea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Jakintza Gizartea saila, proiektu honen bultzatzaileak dira, Gipuzkoako dendak eta profesionalak IKTak ezarri ditzaten, bere negozioak hobetzeko, eta batez ere Internet erabili dezaten marketing ekintzak aurrera eramateko.
Bi erakunde hauek apustu haundia egin dute proiektu honekin, gure lurralde historikoan jakintza eta informazio gizartea bultzatzeko eta garatzeko daukaten konpromisuagatik, batez ere enpresa txiki eta ertainen artean, Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzen.
Gipuzkoa Market-en bideoa
- 981 irakurketak
