Gipuzkoa Market mugikorra

Telefono mugikorraren bidez sartzeak ditun abantailak, aprobetxatu ditzazun nahi dugu. Idatzi www.gipuzkomarket.com helbidea zure telefono mugikorrean edo PDAn, eta bilatzen ari zaren negozioak aurkituko ditzazkezu.

Telefono mugikorraren bidez Gipuzkoa Marketen sarrera bi eratara egin daiteke:

- Layaren handiagotutako errealitatearen bertsioa. Argibide gehiago ikusi. (iPhone eta Android)

- Gipuzkoa Marker mugikorra bertsioa. Internetekiko konexioa duen edozein mugikorrarekin. Ondoren.

 

Gipuzkoa Marketen mugikor bertsioa sortu dugu, bilatzen ari zaren produktu eta zerbitzuak zenbat eta azkarren aurkitu ditzazun. 

 

- Erabili ezazu bilatzailea nahi duzun hitza idazteko, eta negozioen informazioan bilatzu dezan.

- Aukeratu ezazu jardun-sektore nagusia eta, gero, azpisektorea, honi dagozkion negozio guztiak bilatu ditzan.

- Herri bat aukeratu eta, ondoren, nahi duzun jardun-sektorea, horrela herri honetan aukeratutako jardun-sektorean kokatzen diren negozio guztiak azalduko zaizkizu.

SMS-en bidez datu bidalketa doan

Jatetxe bateko telefono zenbakia, denda baten helbidea, bidaia-agentzi bat, behar duzuna nahi duzunean, zure telefono mugikorrean eraman dezakezu, Gipuzkoa Marketi esker, Interneten sartu gabe.

Jakin badakigu telefono-mugikorra edonora daramazula, eta ez duzula Internetera konektatu nahi une bakoitzean. Horregatik SMS zerbitzu berri bat sortu dugu, atsegin duzun negozio bat ikusten duzunean bere datuak zure telefono-mugikorrera bidali dezazun mezu baten bidez. Eta, gainera, DOAN.

Nola bidali datuak

Gipuzkoa Marketen dagoen negozio baten fitxan sartu eta "SMS bidez bidali" aukeran klik egin. Berehala, negozio horren kontaktu datuak zure telefono-mugikorrera bidaliko dizkizugu. Horrela, behar ezkero, errazago kontsultatuko dituzu telefonoan. Eta ezer ordaindu gabe. 

Erregistratuta dauden erabiltzaileentzat soilik

Zerbitzu hau Gipuzkoa Marketen errgeistratuta dauden erabiltzaileentzat izango da soilik. Gogora ezazu zure telefono-mugikorraren zenbakia sartu behar duzula zeure fitxan mezuak jaso ahal izateko.

Zenbakia fitxan sartzeko: Klik egin "Ezarpen pertsonalizatua", orriaren goiko aldean, eskubitara, eta gero, "Erabiltzailea" . Orduan, zure telefono-mugikorraren zenbakia eskatuko dizu.

 

Bidalitakoen muga

Zerbitzua doan denez, hilabetean muga bat ezarri diegu mezuei. Horregatik, Interneten sartzea eta gustoko duzun negozioa hor bertan aukeratzea, eta telefono mugikorrera behar duzuna bidaltzea bakarrik, gomendatzen dizugu 

 

2011 Gipuzkoamarket Eskubide guztiak babestuta