Gipuzkoa Market - Layar bertsioa jaitsi ezazu
Handiagotutako errealitatea zure mugikorrean
Handiagotutako errealitatean, benetako informazioa eta informazio birtuala nahasten dira bitarteko berean, kasu honetan, mugikorreko pantailan. Benetako informazioa kamerak hartutakoa da; eta informazio birtuala, Gipuzkoa Marketek eskainitakoa. Ekimenak Layar enpresako teknologia darabil, mugikor terminalean bertan integratutako GPS eta iparrorratzaren bidez geokokatzeko eta bere ingurunean dauden negozioak lekuratzeko. Geo-kokapenaren bidez badaki non dauden saltegiak, GPSren bitartez badaki non dagoen erabiltzailea eta iparrorratzaren bidez badaki zein den haren orientazioa (nora begira dagoen). Horrez gain, beste zerbitzu batzuen artean, erabiltzaileak negozioak bilatu ditzake, saltokiekin telefonoz jarri daiteke harremanetan edo sistemari eskatu ahal dio saltokira iristeko ibilbide onena zein den adierazteko.
Jaitsi Layar zure iPhonera
1- Sartu APPStore aplikazioan zure iPhonean eta "Layar" bilatu.
2- Jaitsi eta instalatu aplikazioa.
3- Hasiera eman aplikazioari eta "layers"en bilatzailean bilatu "Gipuzkoa".
4- Aukeratu Gipuzkoa Marketen layer-a eta gustukoenei gehitu beti erabiltzeko moduan edukitzeko.
http://itunes.apple.com/app/layar-reality-browser/id334404207
Jaitsi Layar zureAndroidean
1- Sartu Android Marketen zure Androiden bidez eta "Layar" bilatu.
2- Jaitsi eta instalatu aplikazioa.
3- Hasiera eman aplikazioari eta "layers"en bilatzailean bilatu "Gipuzkoa".
4- Aukeratu Gipuzkoa Marketen layer-a eta gustukoenei gehitu beti erabiltzeko moduan edukitzeko.
http://www.android.com/market/#app=layar
Nola jakin nere mugikorrak Layar aplikazioa erabil dezaken?
Internetekiko konexioa duen smartphone (terminal adimendua) bat behar duzu, GPS eta iparorratzarekin. Oraingoz Layar aplikazioa iPhone eta Android sistema eragilea duten mugikorretan erabil daiteke, laster Symbian (Nokia) erabiltzen dutenentzat egongo da.
- 281 lecturas
